Español   Euskera   

Markina zuraje eta ateak honako produktuak eskaintzen dizkizue:

Zurezko ate klasikoak, modernoak eta tradizionalak

Modelo anitzetan, bai tamaina estandarrean zein neurrian egindakoetan, kolore ezberdinetako lakatu eta zur mota ezberdinak eskaintzen ditugu.

Ondoren gure zurezko ate eskaintza aurkezten dizuegu, akabera ezberdin guztiak barne.

Hurrengo neurrietako zurezko ateak ekoizten ditugu (neurrira agindutako ateak ere ekoizten ditugu):

  • 2030mm X 625mm.
  • 1910mm X 925mm.
  • 1910mm X 825mm.
  • 1910mm X 725mm.

Egurrezko ateak:

Oharra: Eredu ezberdinak “Kontaktua” atalean kontsulta ditzakezu.

Zurezko horma-armairu modernoak

BERRIA: Akabera ezberdinetako horma-armairuak ekoizten ditugu, kolore ezberdinetan lakatuta. Neurriak ekoizten ditugu eta jarri beharreko lekuari egokituta.
Maderas y Puertas Markina S.L.

Zurezko ateentzako osagarriak

Bai egurrezko zoladurentzako, bai horma-armairuentzako, bai ateentzako mota guztietako osagarriak eskeintzen ditugu.

Ekoizten ditugun ateentzako zurezko osagarrien artean hauek aurkitu ditzakezu:

  • Egurrezko ateen zurezko markoak.
  • Atezangoak (lisuak eta formadunak), eta.
  • Zokaloa.

Oharra: Neurri eta akabera ezberdinak ezagutzeko, “kontaktua” eremuan kontsultatu edota gure telefonora deitu.

Era guztietako zurezko zoladurak


Hurrengo produktu hauek eskeintzen ditugu; egurrezko zoladurak, parket flotagarriak eta barniztatutako tarimak.

Zoladurarako hurrengo produktuak eskaintzen ditugu:

  • Zur mota ezberdinetako zoladurak.
  • Parket flotagarria:
    • Zurezko parket flotagarria.
    • Parke flotagarri sintetikoa.
  • Barniztatutako tarimak.

Egurrezko zoladurak:

Oharra: Produktu hauen ezaugarriak ezagutzeko; beraien akabera, eta erabilgarritasuna, “kontaktua” izeneko eremuan kontakta ezazu edota gure telefonora deitu; izan ere, gure ekoizpena aldatzen da etengabe.

Gure produktuen beharrizanetarako burdineria


Gure egurrezko ateen beharrizanetarako burdineri aukera osagarria jartzen dugu zure eskuetan (eskulekuak, kolpehartzaleak, bisagrak, eta beste batzuk). Horma-armairuentzako mota askotako profildegi eta burdineria ere badugu.

Zurezko ateentzako osagarri bezala hurrengo burdineria eskaintzen dugu:

  • Eskulekuak.
  • Kolpehartzaleak.
  • Bisagrak.
  • Zurezko xaflak.
  • Silikonak.
  • Torlojuak.
  • Kolak.
  • Profilak.
  • Errodamentuak.
  • Etab.

Horma-armairuentzako, hurrengo burdindegi osagarriak horni ditzakegu:

  • Goi eta behe-gidak (lakatuak, anodizatuak, zurezko eta melaminazkoak).
  • Profil eta xaflazko tiraderak (neurri eta akabera ezberdinetakoak).
  • Kakoak, gorbata-kakoak, praka-kakoak, gerriko-kakoak, gona-kakoak, eta zapata euskarriak.
  • Montaiarako bestelako osagai eta burdineria (ixte-motelgailuak, galga-ziriak, gurpilak, kojineteak, bisagrak, euskarriak, profil laguntzaileak, etab).
  • Profil laguntzaileak, markoak, angeluak.
  • Kako-barrak, ate nibelatzaileak, etab.

Oharra: Osagarriei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, “kontaktua” eremuan kontsultatu edota gure telefonora deitu.